Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila: Harien artean Musika-ikuskizuna Hari Orkestrarako eta aktorearentzat. Kontzertuak Iruñeko Baluarteko Ganbera Aretoan eginen dira, 2017ko urriaren 24an, 25ean eta 26an, 10:00etan eta 11:30ean, eta Tuterako Gaztambide Antzokian, 2017ko urriaren 27an, 10:30ean eta 12:00etan. Ikasle bakoitzak 2 euro ordainduko du. Material hezigarria eta kontzertu-saioen narrazioa gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen dira, eta ikastetxeak bi hizkuntzetako bat aukeratu beharko du.

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. maila: Suzko Txoria Musika-ikuskizuna Orkestrarako eta narraziorako. Kontzertuak Iruñeko Baluarteko Auditorioko Areto Nagusian eginen dira 2018ko martxoaren 13an,14an eta 15ean, 10:00etan eta 11:30ean, eta Tuterako Gaztambide Antzokian, 2018ko martxoaren 16an, 10:30ean eta 12:00etan. Ikasle bakoitzak 2 euro ordainduko du. Material hezigarria eta kontzertu-saioen narrazioa gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen dira, eta ikastetxeak bi hizkuntzetako bat aukeratu beharko du.

Bigarren Hezkuntzako 3. Maila, eta Batxilergoko Arteak eta Humanitateak/Gizarte Zientziak modalitateak: Entsegu orokorrak irekiak: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak ikastetxe interesdunentzat zabalduko ditu Baluarten ematen dituen abonuko kontzertuetako Entsegu Orokorren bat. Entseguak Baluarteko Auditorioko Areto Nagusian eginen dira 2017ko urriaren 19an, 2017ko abenduaren 14an, 2018ko urtarrilaren 25ean eta 2018ko maiatzaren 10ean. Entseguetako saio ireki guztiak 11:00etan hasiko dira eta 60 minutu inguru iraunen dute. Ikastetxeak ez du deus ere ordaindu beharko programa horretan parte hartzeko. Hori bai, ikastetxe interesdunak aurrez izena eman beharko du, leku guztiak bete arte.

Programen gainean:
Suzko txoria egiazko klasikoa da “ipuin musikala” generoaren literatura munduan. Proposamen pedagogiko honek orkestra sinfonikoen soinu-indar guztia erakutsi nahi du, eta horretarako, maisulan bat aukeratu du, halakoa baita Igor Stravinskyren konposizio miragarria.
Carmen Santonjaren irudimen oparoak herri ipuin errusiarra eraldatu eta magiaz nahiz umorez beteriko istorioaren moldea eman dio; horrela, lanean musika eta testua eskutik helduta doaz, elkarren osagarriak dira, hainbesteraino, non entzuleak zalantza izanen du ipuina musikarako idatzi ote zen edota musika ipuinerako.
Harien artean. Boxeoko figura ospetsu bat balitz bezala sartuko da orkestra agertoki/ringean. Aktoreak oraingo honetan arbitroarena ere eginen du eta borroka bitxi bat kontatuko digu; musikari gonbidatuen, eta Musikaren Historian dauden pisu astun esanguratsu eta bereizgarrienetako batzuen arteko borroka, hain zuzen ere. Umorez kontaturik, eta boxeo munduko hitzak etengabe erabiliz, entzuleek konpositoreen biografiaren xehetasun ezezagunetako batzuk ikasiko dituzte; aldi berean, partituren une zailak eta konplikatuak aztertuko dira, eta nork daki horietako batean ez ote den musikariren bat K.O. geldituko.
Aukera ederra da hari-familia zoragarriko instrumentuek sortzen dituzten tinbre, soinu eta efektu guztiak era ludikoan eta jostagarrian entzun eta gozatzeko.
Hona hemen denboraldiko gure kontzertuetako Entsegu orokorrak irekiak

2. ZIKLOA:
Baluarteko Areto Nagusia, 11.00etan, 2017ko urriaren 19an
Wolfgang Amadeus Mozart: 31. sinfonia, Re maiorrean, K 300a
Franz Joseph Haydn: Biolontxelo eta orkestrarako 1. Kontzertua, Do maiorrean
Solista: Pablo Ferrández, biolontxeloa
Zuz.: Anrew Gourlay

5. ZIKLOA:
Baluarteko areto nagusia, 11.00etan, 2017ko abenduaren 14an
Ludwig van Beethoven: Pianorako eta orkestrarako 5. Kontzertua, Mi bemol maiorrean, opus 73
Solista: Eldar Nebolsin, pianoa
Zuz.: Juanjo Mena

7. ZIKLOA:
Baluarteko areto nagusia, 11.00etan, 2018ko urtarrilaren 25ean
Piotr Illitx Txaikovski: 4. Sinfonia Fa maiorrean, opus 36
Zuz: Junich Hirokami

13. ZIKLOA:
Baluarteko areto nagusia, 11:00etan, 2018ko maiatzaren 10ean
Antonin Dvorák: 5. Sinfonia Fa maiorrean, opus 76
Zuz.: Charles Oliveri-Munroe

* Arrazoi artistikoak direla eta, entsegu orokorrak alda daitezke hemen adierazitakoaren aldean