Raices  /  Sustraiak

 

La Orquesta Sinfónica de Navarra (OSN) profundiza en la temporada 2017/2018 en sus raíces para buscar la excelencia musical y cumplir sus objetivos de divulgación al servicio de la cultura y la sociedad navarra. Y lo hace fijándose en sus dos grandes fundamentos: el repertorio clásico y romántico, representado por Haydn, Mozart, Beethoven, Bruckner, Mahler, R. Strauss y otros autores fundamentales en la creación del lenguaje sinfónico; y en compositores navarros que han ejercido una trascendental influencia en la más reciente historia de nuestra música, como Pascual Aldave, Agustín González Acilu y José María Goicoechea.

El caso de este último reviste carácter de homenaje por la recuperación de dos obras emblemáticas en su  catálogo, su Misa Brevis y el Concierto número 2 para piano y orquesta, interpretaciones a las que se unirán conciertos de música de cámara y coral en el programa Baluarte Cámara, de la Fundación Baluarte.

Antoni Wit, Director Artístico y Titular, vuelve a subirse al podio de la OSN en cinco de los catorce programas del nuevo curso y se responsabiliza de la inauguración y clausura del ciclo con dos obras fundamentales del Romanticismo: la Sinfonía núm. 9, de Beethoven, y el Requiem Alemán, de Brahms. Dos obras encomendadas además de a la OSN al Orfeón Pamplonés, habitual y principal invitado coral de la temporada, a la que este año se une la Coral de Cámara de Pamplona.

No son los únicos intérpretes navarros que se presentan en el escenario de Baluarte, pues la Sinfónica tiene el honor de invitar a las pamplonesas Raquel Andueza e Isabel Villanueva a sendos conciertos que revisten, con su presencia, caracteres de excepción.

Ambas intérpretes estarán también en el ciclo de cámara de la Fundación Baluarte, que distingue a Andueza como Artista en Residencia. Junto a ellas, un plantel de grandes intérpretes como Elisabeth Leonskaja, Tine Thing Helseth, Eldar Nebolsin, Boris Belkin, Pablo Ferrández o Piotr Paleczny, a quienes este año la OSN tiene el placer de unir a uno de sus propios solistas, el flautista Xavier Relats. Todos ellos afrontarán programas diseñados buscando el equilibrio y que presentan en un buen número de ocasiones obras bien conocidas por el público. Además de Antoni Wit, nombres habituales del panorama internacional como Juanjo Mena, Jacek Kaspszyk, Josep Caballé Domenech, Charles Oliveri-Munroe o Junichi Hirokami, entre otros, completan un cartel que incluye también debuts con la OSN en su ciclo sinfónico de Ramón Tebar o Rubén Gimeno.

 

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere sustraietan sakondu nahi du 2017/2018 denboraldian bikaintasun musikala bilatzeko eta dibulgaziozko helburuak betetzeko, betiere kulturaren eta nafar gizartearen zerbitzuan. Horretarako, bere bi funts handietan pausatuko du begirada: batetik, errepertorio klasikoan eta erromantikoan,

hau da, Haydn, Mozart, Beethoven, Bruckner, Mahler, R. Strauss eta beste egile batzuen lanetan, guztiak ere funtsezkoak izan baitziren hizkuntza sinfonikoaren sorkuntzan; eta bestetik,gure musikaren azkenaldiko historian erabateko garrantzia izan duten nafar konpositoreengan, Pascual Aldave, Agustín González Acilu eta José María Goicoechearengan, hain zuzen. Azken horri dagokionez, omenaldi gisako bat izanen da, haren katalogoko bi lan adierazgarri berreskuratuko ditugulako, hots, Misa brevis, eta pianorako eta orkestrarako 2. Kontzertua. Horiekin batera, ganbera-musikako eta musika koraleko kontzertuak joko dira Baluarte

Fundazioaren Ganbera Baluarte programaren baitan..

Antoni Wit zuzendari artistiko eta titularra berriz ere igoko da gure Orkestraren podiumera denboraldi berriko hamalau programetatik bostetan, eta zikloaren inaugurazioaz nahiz itxieraz arduratuko da Erromantizismoko funtsezko bi lanekin: Beethovenen 9. Sinfonia eta Brahmsen Requiem Alemana. Bi lan horiek Iruñeko

Orfeoiarekin batera emanen ditugu, abesbatza gonbidatu nagusia izanen baita denboraldian, ohi denez. Aurten, gainera, Iruñeko Ganbera Abesbatza batuko zaio.Ez dira izanen Baluarteko agertokira igoko diren nafar interprete bakarrak. Gure Orkestrak, izan ere, bi iruindar gonbidatzeko ohorea izanen baitu, Raquel Andueza eta Isabel Villanueva, bakoitza kontzertu batera. Beraz, bi abeslariok halako eite berezi bat emanen diete kontzertuei. Biak ere Baluarte Fundazioaren ganbera zikloan arituko dira, eta Andueza ziklo horretako Egoitza Artista da.

Haiekin batera, interprete handiak benetan arituko zaizkigu, sorta ederra; Elisabeth Leonskaja, Tine Thing Helseth, Eldar Nebolsin,Boris Belkin, Pablo Ferrández eta Piotr Paleczny. Aurten, gainera,gure Orkestrak bere bakarlarietako bat erantsiko du talde horretara, Xavier Relats flauta-jotzailea, alegia. Guztiek joko dituzten programak orekaren bila diseinatu dira. Programetako lan asko, gainera, entzuleek ongi ezagutzen dituzte.

Antoni Witez gain, nazioarteko panoraman dabiltzan ohiko izenak ekarriko ditugu kartelaren osagarri, hala nola Juanjo Mena, Jacek Kaspszyk, Josep Caballé Domenech, Charles Oliveri-Munroe eta Junichi Hirokami, besteak beste. Eta bi debut ere izanen dira gure Orkestrako ziklo sinfonikoarekin, Ramón Tebar eta Rubén Gimenoren debutak, hain zuzen.